Ekainaren 21etik irailaren 14ra bitartean, TAO zerbitzua ezarriko da
Uda sasoian bisitari asko hurreratzen dira gure udalerrira. Hori dela eta Bakioko Udalak ibilgailuen estazionamendua egituratu eta antolatzeko asmoz estazionamendua mugatzea arautzen du.
Bakioko TAO zerbitzuak 3 eremu ditu:
- URDINA: TAO zerbitzuak araututako eremu orokorra.
- LARANJA: egoiliar-txartela duten pertsonek bakarrik erabili dezaketen eremua.
- GORRIA: 20 minutuz doan aparkatzeko gunea. Epe hori amaituta, gutxienez ordu 2 igaro beharko dira, eremu horretan berriro ere aparkatu ahal izateko.
- Eremu gorrian derrigorrezkoa da tiketa jartzea.
Gune hauetan aparkatzeko beharrezkoa izango da, aurreko leihoan, kanpotik ondo ikusteko moduko lekuan, egoilia-txartela edo herrian zehar egongo diren makinen bitartez lortutako tiketa izatea. Horrez gain, aukera dago ArinPark aplikazioaren bitartez tiket birtuala ere izateko.
Aparkatze mugatua ondorengo ordutegian egongo da indarrean:
| ASTELEHENETIK OSTIRALERA | LARUNBATA, IGANDE eta JAIEGUNAK | |
|---|---|---|
| Ekainaren 21etik 30era | - | 10:00 - 20:00 |
| Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra | 10:00 - 13:00 14:00 - 20:00 |
10:00 - 20:00 |
| Irailaren 1etik 14ra | - | 10:00 - 20:00 |
Nola eskuratu EGOILIAR-TXARTELA
Egoiliarrentzako soilik diren eremuetan aparkatzeko (eremu laranja) egoiliar-txartela izatea beharrezkoa da. Aurten berrikuntza bezala, eta iazko ilarak ekiditeko asmoz, txartelaren eskaera online egiteko aukera jarri du Bakioko Udalak martxan. Jarraian, egoiliar txartela eskuratzeko baldintzak, aurkeztu beharreko informazioa eta eskaera gauzatzeko sarbideak zehazten dira.
ADI! Egoiliar-txartelaren ordainketa kreditu txartela erabiliz egin beharko da, ezin da eskudirutan ordaindu.
ERROLDATUAK
Bakion erroldatuta eta ibilgailua TMIZaren erroldan egonez gero, Turismo Bulegoan ezarriko den TAO zerbitzuaren bulegora jo eta, dagokion tarifa ordaindu ondoren, txartela jaso ahal izango da.
Ibilgailua TZIM erroldan ez badago, txartela eskuratzeko eskaera egin behar da:
- Errolda ziurtagiria online eskatu
- Ibilgailuaren matrikula eta matrikula-ziurtagiria
EZ ERROLDATUAK
Txartela eskatu ahal izango dute hilabete baino gehiagoko denboraldia egiaztazen badute, etxe baten jabea edo errentamendu-kontratu baten bitartez. Gehienez bi txartel eskuratu ahal izango dituzte higiezin bakoitzeko titularrek edo honen ezkontide/izatezko bikoteak edo lehen edo bigarren mailako senideek.
- Higiezinaren titulartasun edo errentamenduaren frogagiriak
- Senidea izanez gero, ahaidetasun maila eta berau frogatzeko dokumentuak
- Ibilgailuaren matrikula eta matrikula-ziurtagiria
LANGILEAK
Bakion jardueraren bat dutenek edo bertako jardueraren baten besteren kontura kontratatuta daudenek egoiliar-txartela eskatzeko aukera dute.
Bakion jardueraren bat dutenek edo bertako jardueraren baten besteren kontura kontratatuta daudenek egoiliar-txartela eskatzeko aukera dute- Jarduera edo lan-kontratua egiaztatzeko agiriak
- Ibilgailuaren matrikula eta matrikula-ziurtagiria
OSTATUAK
Ostatu gauak eskaintzen dituzten ostalaritza-lokalek zerbitzua eskeintzen dieten bezeroentzako txartela eskatzeko aukera izango dute, beti ere, ostatuak aparkatzea mugatzeko kontrola duten gunearen barruan badaude.
- Erreserba
- Ibilgailuaren matrikula
Arreta bulegoaren ORDUTEGIA
Arreta bulegoa Turismo Bulegoan kokatuta egongo da (Basigoko Bide Nagusia 3 behea - Txakolingunea) ondorengo ordutegian:
EKAINAK 4 - IRAILAK 15
- Astelehenetik ostegunera: 10:00 - 14:00.
- Ostirala eta larunbata: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00.
Abuztuaren 16tik aurrera bulegoa itxita egongo da arratsaldez eta larunbatetan.
Harremantarako informazioa: +34 672 74 08 31 · otabakio@gertek.eus
Ordaindu beharreko TARIFAK
TAO zerbitzuaren tarifak, ordenantza bidez araututa daude.
EGOILIAR-TXARTELA
| Mota | Tarifa |
|---|---|
| Bakion erroldatuta dauden eta zirkulazio zerga Bakion dutenak | 7,50 |
| Erroldatuta egon arren zirkulazio zerga Bakion ez dutenak eta erroldatuta ez daudenak | 20 € |
| Ostatu gauak eskaintzen dituen ostalaritza | Hilabete 1 <: 15 € Hilabete 1 ≥: 30 € |
| Bakion lan egiten duten pertsonak | Hilabete 1 <: 15 € Hilabete 1 ≥: 20 € |
ADI! Egoiliar-txartelaren ordainketa kreditu txartela erabiliz egin beharko da, ezin da eskudirutan ordaindu.
TIKETA
| Iraupena | Tarifa |
|---|---|
| 30 minutura arte | 0,30 € |
| 60 mlnutura arte | 0,70 € |
| 90 minutura arte | 1,40 € |
| 120 minutura arte | 2,00 € |
| 150 minutura arte | 2,80 € |
| 180 minutura arte | 3,60 € |
| 210 minutura arte | 4,20 € |
| 240 minutura arte | 4,60 € |
| Egun osoa (astelehenetik ostiralera) | 5,00 € |
| Egun osoa (larunbat, igande eta jaiegunetan) | 6,00 € |
ISUNAK
Ordenantzak jasotzen dituen arau-hausteengatik 60€ko isuna jarriko da. Borondatezko epean (2 egun balioduneko) isuna ordainduz gero %50eko deskontua aplikatuko da.
Isunak herrian zehar dauden makinetan ezeztatzeaz gain, ArinPark aplikazioan ere ezeztatu ahal izango dira. Horretarako Menu nagusian "BAKIO" aukeratu eta "SALAKETAK" atalera sartu beharko da.
